Zine debate hau osasun mentalaren astearen kari antolatua da. Aurtengo lema orokorra da « Ene osagarri mentalarentzat gizarte loturak erreparatu ».
Lema orokorraren haritik, Garazi Baigorriko osasun mentalean berezituak diren egiturek erabaki dute emazteen alkoholismoari zentratzea. Gaualdiaren egitura antolatzaileetan da Garazi Baigorriko Groupe d’Entraide Mutuelle (G.E.M).
Donibane Garazin, Geltoki ondoan du bere egoitza GEM egiturak.
Momentu huntan 30 urtetarik 70 urte arte, 15bat kide ibiltzen dira GEM egituran astelehen, asteart, ostegun eta ostiraletan. Psikiko sufrimenduan dira, eta GEM delakoan, isolamendutik ateratzen dira, talde baten babesean, harreman berriak ukaiten dituzte, jendeen ezagutza egiten dute. Astean 4 egunez, GEM-en lokalerat heldu dira, denbora atseginean pasatzeko. Kideek berek antolatzen dituzte jarduerak, Maider Goikoetxea animatzaile profesionalarekin. GEM-ean ez da tratamendurik eskaintzen, baina entzutea, informazioa eta orientazioa eskaintzen dira. Helburua da parte-hartzaileeri konfiantxa eta autonomia berreskuratzen laguntzea. Esku lan atelier ainitz egiten dituzte, kirola, ateraldiak, sukaldaritza, baratze bat ere badute. Eta aurten idazketa atelierrak ere egin dituzte Fanny Robert-rekin. Eta atelier huntarik "gazette"-a bat ere ekoitzi dute
GEM egiturakoen aldizkaria hemendik goiti salgai. Etekinak ateraldi eta atelierren dirustatzeko
Aldizkari berri hortan, elgarrizketak tindu erakusketa batetaz, Garazi En Rose ekitaldiaz, sukaldaritzako errezetak, joko, origami, horoskopo eta beste aurki ditaizke. 5,50eurotan salgai da GEM-en egoitzan, baita liburu prentsan eta menta liburu dendan. Urriaren 14ko zine debatean ere erosten ahalko da.
« Emazteen alkolismoaz » Zine Debatea urriaren 14an Donibane Garaziko Vauban zinema gelan.
Alkolismoa gai konplikatua da, eta emazteen alkoholismoa oraino ixilpeagoan pasatzen da. Lehen parte batean des « Des jours meilleurs » izeneko filma proiektatuko da ; eta ondotik profesionalekin eginen den debatean parte hartzen ahalko da, hor izanen dira:
· Vergnaud medikua, Garaziko CMPko psikiatra eta bere taldea
· Daguerre medikua, CSAPAko adikzioetaz berezitua den medikua
· Les alcooliques anonymes eta Al-anon elkarteetako kideak (laguntza ematen dutenen sostengua).
Hitz ordua emana da 8tarik goiti Donibane Garaziko Vauban zine gelan
GEM egiturako Maider Goikoetxea : 06 45 31 80 78