Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Eritasun oro kasatu arte Telethon lanean ariko da! Azaroaren 21ean mintzaldia Donapaleun

Abenduaren 5ean eta 6an izanen da aurtengo Telethon, baina, Amikuzeko elkartea animazioen antolatzen hasia da: azaroaren 21ean, ostiralean, jinaraziko baitute Laurence Tiennot-Herment elkarteko lehendakaria Donapaleurat.

Eritasun oro kasatu arte Telethon lanean ariko da! Azaroaren 21ean mintzaldia  Donapaleun
2025eko Telethonaren lema dute: "Elkarrekin ildoak hauts ditzagun". ADOBE STOCK
Ainize Madariaga
2025/11/19 08:00

Berez Telethonen usaiako kanpaina abenduaren 5ean eta 6an izanen bada ere, Amikuzeko AFM Telethon elkarteak mintzaldi bat antolatua du Donapaleun, azaroaren 21ean, 19:00etatik goiti. Laurence Tiennot-Herment elkartearen lehendakaria gomitatu dute, goizetik ariko da Errekart lizeoko ikasleekin mintzatzen, eta, gero, arrastirian, deneri irekia izanen den mintzaldia emanen du.

 

Gratien Lelandais antolatzaileak erran du eritasun guziak kaxatu arte ariko dela lanean Telethon elkartea. Hala, Telethon desagertzen bada egun batez, “berri ona litzatekeela, erran nahiko bailuke eritasun guziak sendatuak liratekeela”.

Biltzen duten sosari esker eriak eta ingurukoak laguntzen dituzte, bai ere ikerkuntzari aitzinatzen. Kausitze biziki garrantzitsuak izan dira, hala nola, terapia genikoa. Horri esker, txerto eraginkor batzuk atzeman dituzte eta duela urte batzuk gaindi ezinak ziren eritasunak desagerrarazten lortu dituzte.

Interesgarri izanen zaizu