Azkarate (Ipar EH)

Errobi hondakinez arindu du Errobin zero hondakin! ekimenak

Errobin zero hondakin! ekimena berrabiatu du Euskal HIrigune Elkargoak martxoaren 8 goizean, Haltsun eta Garazin. Hainbat partaideren laguntzari esker egin ahal izan du, eta, nola ez, jin diren adin orotako bolondresei esker ere.

Errobi hondakinez arindu du Errobin zero hondakin! ekimenak
Errobi ibaiaren garbiketa-lanetan aritu diren bolondres batzuk, Azkaraten. IRULEGIKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/03/09 10:38

Martxoaren 8a ez da izan Emazte Langilearen Nazioarteko Eguna bakarrik; Errobi ibaiaren garbiketa-eguna ere izan baita. Eguna baino, goiz-pasa. Errobin  zero hondakin! berrabiatu du du Euskal Hirigune Elkargoak.

260 bat kilo hondakin bildu dituzte hainbat bolondresek martxoaren 8 goizean, Ortzaize eta Azkarate arteko Errobi ibai hegietatik. 2019a izan zen Errobin  zero hondakin! ekimena antolatu zuten hondar aldia, gero COVIDak izoztu baitzuen.

Zenbait urteko etenalditik landa, Hiri Elkargoak ofizialki atzo du berrabiatu: Garazin eta Haltsun. 86 bat bolondres bildu dira Garaziko deialdira, Errobiren bazterren garbitzeko.

Bi taldetan banatu dituzte adin orotako laguntzaileak, alde batetik oinezkoak, eta bertzetik, raftingean lan egin dutenak. Antolatzaileak zinez kontent agertu dira, helburuak ontsa beterik, nahiz eta aroa mahatsukor izan eta urak handi.

Interesgarri izanen zaizu