Luhuso (Lapurdi)

Escolinas elkartea: eskolatik, lan mundutik urrunduak diren gazte eta helduentzat

Atelierren bidez, publiko hau eskulangintzako ofizioer buruz bideratu nahi da. Ondoko formakuntza xantierra Luhuson izanen da urrian, Amalurra epizeria eta gune partekatuaren eraikuntzan.

Escolinas elkartea: eskolatik, lan mundutik urrunduak diren gazte eta helduentzat
Escolinas-en formakuntza baten ondotik. ESCOLINAS ELKARTEA
Jone Barneix
2025/09/04 15:39

Escolinas elkarteak formakuntza bat plantan jartzen du publiko zabal bati zuzendua dena: eskola utzi duten gazteei, lan mundutik urrun direnei, migranteei edo ahalmen urritasun bat dutenei. Eskulangintzako gustua emaiten zaie iraupen desberdinetako formakuntzak proposatuz, eskola geletatik kanpo, pratikaren bidez eko-eraikuntza sailean.

Urrian, Luhuson, 3 hilabeteko formakuntza sail berezi bat abiatuko da. Parte hartzaileek parada izanen dute lanbide tekniko eta sortzaileak esperimentatzeko, eguneroko lan praktikoetan parte hartuz. Haatik izena eman behar da buruilaren 15eko lescolinas webgunean.

Edith Josse, formakuntza programaren arduradunak, xehetasunak eman dauzkigu elkarteaz eta Luhusoko formakuntzaz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu