Irisartarrek Pessac garaitu dute etxean eta igaitea segurtatu dute partida erabakigarrian.
Gizonen Nazional 3 mailako eskubaloi partidan, Irisarrik Pessac taldea errezebitu du maiatzaren 9an. Partida erabakigarria zen bi taldeentzat, eta giro beroan jokatu zen lehia.
Irisartarrek partida seriosa egin zuten eta azkenean 30-28 nagusitu ziren. Garaipen baliotsu horri esker, Irisarrik heldu den sasoian Nazional 2 mailan jokatuko du.