Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Espazio publikoetan bularra emaitea normalizatzeko, hitz ordua luzatzen da urriaren 11an Donibanen

Garaziko La Grande Tétée elkartea da hitz ordu hunen bultzatzaile. Elkartean diren zortzi amek bularra emanen diete haier ñiñier, eta hurbilduko diren sustengatzaile guziekin, argazki handi bat hartua izanen da, igande huntan 11tan.

Espazio publikoetan bularra emaitea normalizatzeko, hitz ordua luzatzen da urriaren 11an Donibanen
Nerea Urtubia La Grande Tétée elkarteko kidea. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/10/08 11:58

La grande tété elkarteak urte guziez edoskitzea ospatzeko ekitaldia antolatzen du. Frantzia mailako elkarte bat da. Garaziko lurraldean lehen aldia izan da.

Ekitaldia beharrezkoa ikusten du Garaziko taldeko Nerea Urtubiak, oraino ainitz tabu baitira edoskitzeaz « tabu hauek emaztearen hyper sexualizazioaren gatik dira ; titiaren rol estetikoa eta erotikoa lehenesten da, titiaren funkzio biologiko eta naturalaren gainean ».  

Ondorioz leku publikoetan bularra emaitean, amek begirak jasaiten dituzte, komentarioak ere, adibide bat eman dauku elkarteko kideak « ama batzuer errana izan zaie bazirela komunak bularra emaiteko »

 
Bular emaitea ospatzeko, normalizatzeko, agerian izaiteko hitz ordua luzatua da igande huntako, 11:00tan  Donibane Garaziko parkean.  Deneri idekia da, edozkitzea sustengatu nahi duen orori….
Argazkia hartu ondotik pik nika eskainia izanen da eta ondotik  ñiñien motrizitatea lantzeko atelierrak izanen dira, baita solas egiteko eta trukatzeko guneak.

Interesgarri izanen zaizu