Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Essor Basque bizikleta-lasterketak ibilbide berria izanen du Nafarroa Beherean: Landibarreko lepoa

Urtarrilaren 31an abiatu da 51.Essor Basque bizikleta-lehiaketa. Baxe Nafarroan barrena iraganen da otsailaren 6an eta 7an. Igandean bururatuko da Maulen.

Essor Basque bizikleta-lasterketak ibilbide berria izanen du Nafarroa Beherean: Landibarreko lepoa
Pettan Aizagerre Donapaleuko hautetsia. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/02/04 06:00

Essor Basque bizikleta-lehiaketa usaian bezala bigarren astean da iraganen Nafarroa Beheretik. Ostiralean abiatuko da 14:00etan Donapaleuko polikiroldegitik, eta bi oren eta erdiren buruan itzuliko da jendarmeria parerat.
110km-ko ibilbidea izanen da, 1700 metroko desnibela kurrituz. Maulerat buruz abiatuko da, Lohizunen barrena eta Oskaxetik jautsiz. Izuratik pasako dira gero, Iparlatzeko lepotik, eta hortik, Landibarreko urtsotegietatik. Hau da preseski aurtengo berritasuna, lepo honetatik ez baitzen oraino pasatua Essor Basque.
Landibarretik Suhuskunerat buruz segituko du, Lakarrarat gero. Eta, Larzabale zeharkatuz, berriz ere Iparlatzeko lepoa iganen dute, jautsi-eta, Donapaleuko bidean jarraituz, Xibaltarre iganez, Uharte Hirirat jautsiko dira, eta azkenik, bide nagusitik helduko dira Donapaleuko jendarmeriako aparkalekurat.

Oroitarazi beharra da lasterketa honetan parte hartzen dutela maila biziki oneko bizikletari amateurrek, frankorendako, profesionalak izateko azken urratsa zaie.

Interesgarri izanen zaizu