Arberoako merkatuko ekoizleek antolatu dute "Etxaldeen transmisioaz" lekukotasunen gaualdia apirilaren 3an Izturitze Artetxen. Jean Bernard Poxelu eta Chantal bikotekideak Lohitzune Xemiateitik partitu dira gazte batzuei lekuaren uzteko.
Jean Bernard Poxelu eta Chantal laborariek badituzte bi seme-alaba, haatik, ez batak eta ez bertzeak ez zuten nahi izan Lohitzune Xemiategiaren segida hartu. Hartara, 2012an jadanik, pentsaketa-lanak egin zituzten, eta deliberatu zuten lekua utziko zutela garbi, plantatu nahi zutenei.
Horren ondorioz, Xemiateia laborantza bizi zedin, han plantatu nahiko zutenen xerka hasi ziren. 2017an erretreta hartu behar zuen Jean Bernardek, baina bi urte lehenago hasi zuten segidaren atzemateko lan hori. Alta, 2017an berean zituzten ezagutu Julen Perez eta Sabrina Larzabal arra-hartzaileak.
Lehenagotik arituak ziren ahate-hazkuntzak eta haien kontu jarri nahi izan zuten eta horregatik Lohitzune Xemiategiaren bisitatzerat joan ziren. Hatsarretik sinetsi zuten bi gazte hauen proiektuan, baina, bidea ez dute hain aisita ukan, bankuak ez baitzuen segitu nahi.
Hala ere kausitu dute: tartean sartu baita Lurzaindia, eta, sustut, ez dutelako nehoiz dudatu bi gazte horien proiektuaren gotortasunarekin. Eta denborak arrazoia eman die.