Eguberri, gaurko besta famatua: argiak, opariak, izaia, bizar xuri... Hainbat irudi barneratu ditugu Eguberriri buruz... Baina Eguberri beti hori izan dea Euskal Herrian? Nola ospatzen zen garaian? Zein ziren ohiturak eta zutabeak?
Egun, munduko besta famatuenetako bat da eguberri. Lur globoko herrialde gehienetan, ber usaiak eta ohiturak partekatzen dituzte biztanleek: argiak, opariak, izaia, bizar xuri... Globalizazioaren bidez, hainbat irudi barneratu ditugu Eguberriri buruz, non haien jatorriak eta erroak ez ditugun gehiago galdezkatzen ere ez.
Alta Euskal Herrian - munduko leku anitzetan bezala kolonialismoa aitzin -, erlijioak eta kontsumoak besta modeloa haien manera moldatu aitzin, naturari eta lurrari lotua zen Eguberri.
Eguberri, argi berriaren ospatzeko garaia.
Jakintza zahar batzuen arabera, “eguberri” izena euskal mitologiari lotu behar genuke. Mitologian, “egu” argiaren entitatea zen, eta beraz eguberri, argi berriari lotua zen. Eguzkia ez genuelarik oraino ikusten, baina jadanik argia bazelarik, “egu” erraiten zen, “egu” eragina zela eta argi hori.
Giristinoek bereganatu aitzin, Jesusen sortzeari lotzeko nahian, Eguberri ez zen abenduaren 24an ospatzen. Abenduaren 21aren inguru, egunak luzatzen hasten dira eta beraz argiak leku gehio hartzen du. Garaian, Eguberri, epe hartan ospatzen zen, neguko solstizioa zela eta. Irudimen kolektiboan, abenduaren 21a bada urteko egun laburrena, eta beraz neguko solstizioa. Alta, ez da beti 21ean, abenduaren 17a eta 23a artean, egunaren luzatze eta laburtze desberdinak direlako, aski aleatorioak, egunak zinez luzatzen hasi aitzin.
Solstizio guzietan bezala, suek garrantzia bazuten neguko solstizioaren ospatzeko egiten zen Eguberrin. Gaua jiten zelarik egun hauetan, suarekin argitasunari luzapen bat emaiten zakon, biharamunean eguna edo argia berriz agertu arte. Leku batzuetan, Xiberoan adibidez, ekainean egiten den bezala, abenduko solstizioan suak pizten berriz hasten da.
Kontsumotik at egoiten diren ohiturak...
Eguberri horrek, “Noël” ezagutzen dugunaren bestarekiko pundu amankomunak baditu ere, zutabeak dituen balore desberdinak baditu. Gaur egun, biak usu baliatuak dira familiarekin eta hurbilekoekin elkartzeko, ezen ez besta erlijioa edo naturala ospatu. Estakurutzat jotzen dute egunen laburtzea eta Jesusen sortzea, dantzatzeko, jateko, edota suaren inguruan aritzeko.
Baina Eguberrin, naturari eta lurrari lotua denez, opari ohiturak zentzu gutti badu. Enpresek sortu zuten merkataritzako operazioen bidez, Olentzero, leiendak eta mitologian ez zen zerbait. Opari guttiago, momentu gehiago, hara zer proposatzen duen Euskal Herriko historiako Eguberrik.