17. aldikotz Euskal Herriko mus xapelketa antolatzen dela, herri batzuetan abiatua balin bada, beste batzuetan abiatzekotan da.
Lehenik lehen faseko partidak jokatzen dira herrietan otsailaren 22a arte; eta ondotik 7 probintzia bakotxeko finalak martxoaren 7an:
Arabako herrialdeko kanporaketa: Kanpezun, kultur etxean 10:00etan..
Bizkaiko herrialdeko kanporaketa: Lezaman, Enaitz tabernan 9:30etan.
Behe Nafarroako herrialdeko kanporaketa: Izturitzen, Herriko gelan 9:30etan.
Gipuzkoako herrialdeko kanporaketa: Antzuolan, udal pilotalekuan 15:00etan.
Lapurdiko herrialdeko kanporaketa: Urruña-Pausuko Xaia ostatuan 15:00etan.
Nafarroa Garaiko herrialdeko kanporaketa: Iruñean Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
Zuberoako herrialdeko kanporaketa: Urdiñarben, Chistera ostatuan 14:30etan.
Euskal Herriko finala handia, aurten Gipuzkoan Amasa herrian jokatuko dena martxoaren 28an, 128 bikoteen artean.
Lehen faseko partidentzat, hautua bada, ainitz herritan jokatzen ahal baita. Ibarlako Jamattitt Sarraude Oztibarreko eremuaz arduratzen da, eta ohartua da urtez urtez, gero eta muslari gehiago dela, adin guzietakoak, musean plazerra dutenak. Jaz adibidez 5 000 pertsona pasa arizan ziren Euskal Herriko mus xapelketan.
Finala aitzin herrietako kanporaketak lehenik, eta zinez leku ainitzetan egiten dira kanporaketak: Oztibarreri dagokionez, Jamattit Sarraude antolatzaileak muslariak gomitatzen ditu urtarrilaren 30ean Larzabale Ezpeleteniara, ondoko ostiralean otsailaren 6an Donaixti Paroteniara.
Jakin sari ederrak badira irabazteko, lehen saria adibidez 3 000 euro eta karibetarat bidai bat 4 pertsonenentzat. Xehetasun guziak Euskal Herriko Mus txapelketako web gunean atxemanen dituzue.