Baigorri (Baxe Nafarroa)

EUSKAL TRAILS 2026: lasterkaldien hitzordua maiatzaren 15ean eta 16an Baigorrin

Maiatzaren 15ean eta 16an, Salbatore asteburuan, Baigorri eta Aldudeko ibarra Euskal Trailaren erritmoan biziko da. Natura toki paregabe eta zaindu batean, ehunka lasterkarik parte hartuko dute, ikusgarriak bezain zailak diren ibilbideetan barna.

EUSKAL TRAILS 2026: lasterkaldien hitzordua maiatzaren 15ean eta 16an Baigorrin
Euskal Trail 2025 Baigorrin. EUSKAL RAID
Mattin Lerissa
2026/05/08 08:35

Euskal Trails mendiko trail hitzordu nagusietako bat da Baigorrin eta Aldudeko ibarrean Euskal Raid elkarteak antolatua, mendiko 7 ibilbide tekniko eskaintzen ditu. Urtero, Baigorriko herria ekitaldirako apailatzen da: lasterkarien gunea (abiatzea eta helmuga plazan, hornidura guneak, jatetxeak, podiuma).

Egitaraua

  • Ttiki Trail: elkartasun lasterketa, 1etik 3 kilometrora adinaren arabera. Ez da sailkapenik izanen helmugan. Abiatzea Baigorritik, ostegunean, maiatzaren 14an, 15:30etan.

  • Ultra Trail: 130 kilometro (7.500 m+), bikoteka edo bakarka. Abiatzea ostiralean, maiatzaren 15ean, goizeko 5:00etan, Baigorritik.

  • Euskal Endurance: 65 kilometro (3.800 m+), bikoteka. Abiatzea ostiralean, maiatzaren 15ean, 5:30etan, Baigorritik.

  • Neska Trail: 8 kilometro bikoteka. Ostiralean, maiatzaren 15ean, 17:30ean abiatuko da Baigorritik.

  • Iluna Trail (gaueko lasterketa): 27 kilometro (1.500 m+), bikoteka. Ostiralean, maiatzaren 15ean, 23:00etan abiatzea Baigorritik.

  • Trail Gurmanta: 2x25 kilometro (2.500 m+), bikoteka eta bi etapatan. Abiatzeak ostiralean, maiatzaren 15ean eta larunbatean, maiatzaren 16an, Urepeletik.

  • Euskal Trail: 2x40 kilometro (4.000 m+), bikoteka eta bi etapatan. Ostiralean, maiatzaren 15ean eta larunbatean, maiatzaren 16an, 6:30etan, Urepeletik abiatuz.

Euskal Trail 2025 - Alduden

Informazio praktikoak

Euskal Trail 2026: izen-emateak eta bizkarrekoak

Lasterketa guzietarako izen-emateak 2026ko urtarriletik idekiak dira. Kasu, parte hartzeko leku kopurua mugatua da. Bizkarrekoen banaketa maiatzaren 14an, ostegunez, eginen da, goizeko 9:00etatik arratseko 19:00etara.

Euskal Trail: sarbidea eta zerbitzuak

Lasterkariek hornidura toki erregularrak atxemanen dituzte ibilbide guzian zehar: edariak, jatekoa eta tokiko produktuak. Laguntzaileek parte-hartzaileak bero-beroan hartuko dituzte hornidura gune bakoitzean, eta behar izanez gero laguntza medikala ere segurtatuko dute.

Interesgarri izanen zaizu