Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

“EzBerdin Berdinak” ikusgarria Donibane Garazin, azaroaren 28an

Eusko Ikaskuntza da “EzBerdin Berdinak” izeneko ikusgarri eszeniko bereziaren bultzatzailea. Proiektuak euskal kulturan diren diziplina anitzak biltzen ditu taula gainean,.

“EzBerdin Berdinak” ikusgarria Donibane Garazin, azaroaren 28an
Leire Gaceo Eusko Ikaskuntza-ko komunikazio arduraduna.
Jone Barneix
2025/11/26 11:09

Ikusgarria bira baten baitan kokatzen da; Bilbon eta Iruñean arrakastaz aritu ondotik, Donibane Garazin emanen da ondoko hitzordua, azaroaren 28an. Antolatzaileek azpimarratzen dute emanaldian kultur aniztasuna eta sormena elkartuko direla, arista ezagunekin, bainan ere tokian tokiko artistekin batera.

Eszenan ariko dira, besteak beste, Kukai dantza taldea, eta haiekin bat eginen dute inguruko hainbat artista eta talde: Xiberoako Berritza konpainiako dantzariak, Bunuztar Xoriak,  Mixel Etxekopar, Iparralaiko Kantariak. Mixel Etxekopar, Parte hartuko dute ere Sunita, Vasquez, Xabi Paia, Josune Velez Mendizabal, Iñaki Diegez, La Pulga, Xabier Solano… Hots artista zerrenda zabala.

Eusko Ikaskuntzako antolatzaile den Leire Gaceok ikusgarriaren indarra azpimarratu dauku du: “Hor egongo diren ikusleak harrituta geldituko dira!” adierazi dauku.


Hitzordua Azaroaren 28an, 20:00etan, Donibane Garaziko Jai Alaian,.

Sartzeak Lekuan berean edo Eusko Ikaskuntzaren webgunean eskuragarri

Interesgarri izanen zaizu