Larzabaleko Ezpeletenia hotel-jatetxea euskararen arnasgunea bilakatua da, bere baitan biltzen dituen elkarteen bidez zernahi hitzordu antolatuz. Baina horrekin aski ez: hirugarren estaia prestatzen ari dira euskara-egonaldien aterpetzeko.
Badira lau urte Jeremi Larrondek eta Maialen Karrikondok kudeatzen dutela Ezpeletenia. Lehenik jatetxea eta ganbarak arra-freskatu dituzte, ondotik, haien ametsei bide ematen hasi zaizkie: kultur-gunea sortuz. Horretarako oholtza bat birziklatu dute, gela handiak ere zatikatu dituzte…
Eta, oraingo egunean, Ezpeleteneren inguruan Baipeleteneko Irakurleen Kluba eta Baipeletenea elkarteek orotariko kultur eta literatura emanaldiak proposatzen dituzte.
Orain, hirugarren estaiaren aldi da; arra-freskatzen ari baitira laster eginen diren bi egonaldirendako: alde batetik Arabako Aiaraldeko Faktoria kooperatibak, Oztibarreko ikastolak eta Baipeletenea elkarteak antolatu baitute 20 bat haurrendako bost eguneko egonaldia.