Baipeletenia da Larzabaleko Ezpeletenia ostatuan izaiten diren kultur hitz ordu eta animazio desberdinen elkarte antolatzailea. Eta orotarik antolatzeko usaia du; aldi huntan beraz freeperia izanen da, elkarteko langile berriak proposaturik.
Duela 4 urte Larzabaleko Ezpeletenia ostatua ber-ideki zutelerik Maialen eta Jeremik, Baipeletenia elkartea sortu zen, ostatuaren inguruko animazioen antolatzeko. Eta gaur egun, ostatua kultur eta animazio gune bilakatua da Oztibarren. Bainan horrek lana galdegiten du, eta hortarako Baipeletenia elkarteak langile baten hartzea erabaki du.
Joanden astean hasi zen Uxue Olaziregi koordinazio eta komunikazio lanetan Baipeletenia elkartean. Eta hasi orduko, freeperia antolatzen du larunbat arratsalde huntan.
Helburua da jantzi, jostailu, apaingarriak merke saltzea "Armairuetan egon gabe, edo bota ordez, hobe ber erabiliak izan daitezen".
Mahain bat atxiki nahi duenak, arratsaldeko 2:00tan jin beharko du Ezpeletenia ostatura. Erosle edo kuriosentzat, arratsaldeko 3:00tarik goiti emana da hitz ordua.
Arratsean burger gaua izanen da. 4 burger desberdin proposatuko dira, eta arrakasta gehien duenak, ostatuko kartan gehitua izanen da.
Argitasunak behar dituenak, dei dezala : 00 34 688 69 59 40ra.
Ondoko Baipeleteniaren kultur hitz orduak :
Azaroaren 13an kontzertu afari gaualdia ;
Azaroaren 20an Ernesto Prat-en “muga hetsien hegalak” liburu aurkezpena
Abendoaren 5an multimedia merkatua eta zine gaualdia.