1976an sortu zuten hogei gabadiarren arteko ekipa. 20 urte berantago Indartsuak elkartearen sortzea erabaki zuten. Geroztik, taldea oraino bizirik da, baina aldaketa frango ezagutu ditu, izan praktikak edo kideen perfiler dagokienez.
Gabadiko Indar joko taldeak bere 50 urteak ospatu ditu aurten. 1976an sortu zuten hogei gabadiarren arteko ekipa. Hogei urte berantago Indartsuak elkartearen sortzea erabaki zuten. Geroztik taldea oraino bizirik da, baina aldaketa frango ezagutu ditu.
Praktikak aldatu dituzte, antolaketa, baita taldea ere aldatu da. Hastapenean gabadiarrak baizik ez baziren, gaur egun, gehienbat kanpotarrez osatua da taldea, eta parte hartzaileen perfila kanbiatu da. Gabadiko gazteak ez dira gehiago hurbiltzen, dantzan, errugbian edo beste kirol zonbaitetan ari baitira, Jean Jacques Prebende Indartsuak elkarteko diru zainaren arabera.
Horrez gain, lehen, urte guziz entrenatzen baitziren ere, gaur egun, apiriletik goiti baizik ez dira trebatzen. Izan ere, talde guttiago direla eta, ez da gehiago indar joko txapeletarik antolatzen. Hala ere, Gabadiko ekipa soka tiran eta beste jokoetan entrenatzen dira, animazioak eta ikusgarriak eskaintzeko festibaletan, taldeen arteko erronketan eta herriko bestetan.