Xilabaren bezperan, bertso-afari musikatu berezia Lartzabalen

Elixabet Etxandi eta Haira Aizpurua bertso afari musikatuan izanen dira azaroaren 1ean Lartzabale Espelletenian. Xalbat Altzugarai gai emaile izanen da gaualdian.

Xilabaren bezperan, bertso-afari musikatu berezia Lartzabalen
Xalbat Altzugarai bertsu gai emailea. IRULEGIKO IRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2025/10/30 10:15

Xilaba hasteko bezperan, azaroaren 1ean, ariketa berezia dute Elixabet Etxandi eta Haira Aizpuru bertsolariek. Larzabalen ospatuko den bertso-afari musikatuan ariko dira biak, Espelletenia ostatuan.

Gaualdiaren gidaritzan Xalbat Altzugarai ariko da, gai emaile lanetan. Berak azaldu duenez, “gai emaile lana ariz ikasten da”, eta ez dela gauza bera gaiak prestatzea bertso-afari baterako edo Xilabako saio baterako. “Ez dira gauza berdinak prestatzen”, erran du, bi formatu horien arteko desberdintasunak azpimarratuz.

Afari musikatu huntako, Bastien Marianne eta Patxi Amulet musikariak hor izanen dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aiztinetik, ostatura deituz, 05 59 37 81 91rat.

Interesgarri izanen zaizu