Ehunka pertsona hurbildu ziren, agorrilaren 15ean, Jutsin antolatutako bestara. Kabaletak, erakusketak, merkatuak, askariak edota artzain xakur txapelketak arrakasta handia bildu zuten. Oztibartarrekin batera, beste lagun anitzek eguna gozatu zuten.
Ehunka hurbildu ziren Oztibartar eta ibar auzoetako kuriosak Jutsira ibiakoitzean, ibarreko hainbat lagunek hirugarren aldikotz antolatutako Oztibarreko egunera. Izuran iragan zen lehen edizioa 2022an, Donaixtira mugitu aitzin 2024an. Hirugarren edizio horri esker, hitzorduak gaitzeko punpa egin du aitzinera.
Aurten, aro goxoak lagundurik, Oztibarreko ardiek, behiek, zaldiek, astoek eta ahuntzek arrakasta handia bildu zuten. Espero ez zuten jendetza bat hurbildu zen. Goizeko askarian 470 bat gormant goiz iratzarri ziren indarrak hartzeko. Arte erakusketan Oztibarreko altxorrak atxemaiten ahal baldin baziren marrazkien, margolan edota argazkien erdian, tokiko ekoizleen merkatuan ere joiak ikusgai ziren. Ibarreko artzain xakur txapelketak ere arrakasta bildu zuen.
Jutsiko biztanleen engaiamendu eta lana azpimarratua izan zen batez ere. Izan ere, Oztibarreko egunaren antolaketaren bitartez Jutsi herriko dinamika argitan ezarri du Jean Claude Aguer herriko auzapezak. Bizi den herriaren deskripzioa egin dauku, zeinetan gazteak beste herritarrak bezain aktiboak diren. Bestalde, laborantxari dagokionez herrian den dinamika baikorra azpimarratzekoa da. Ez baldin bada kasua Oztibarreko herri guzietan, Jutsiko herriak instalazio dinamika goraipa daiteke.



