Gamarte (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak: Gamarte herrian, orainokoan zerrendarik ez da osatu

Oraiko auzapeza Jean Michel Bicain da. 2008an sartu zen herriko kontseiluan, eta 2014an auzapez kargua hartu zuen.

Hauteskundeak: Gamarte herrian, orainokoan zerrendarik ez da osatu
Gamarten Jean-Michel Bicain ez da berriz presentatzen ondoko herriko bozetan
Jone Barneix
2026/02/04 12:08

Jean Michel Bicain-en agintaldi denboran, herriko kontseilariarekin hainbat obra eremanak izan dira Gamarten : araztegi berria, ezker pareta eraiki, eliza eta herriko gelan freskatze obrak egin, bideen entretenia, herriko seinaletika euskaraz ezarri, euskara sustatu manera desberdinez, mendiko xenderak garbitu, herritarrekin harremana sustatu animazio desberdinak antolatuz, etxeetan euri uren biltzeko ur untziak erosi.....

Joanden apirilean, herriko buxeta egiterakoan, auzapezak iragarri zuen bere kargua utziko zuela ondoko herriko bozetan.

Herriko bozak hurbiltzen ari, eta ez da oraino zerrendarik osatu. Entzun Jean Michel Bicain auzapeza juntatu erreportaian.

Interesgarri izanen zaizu