Fabien Hourtané eta Sébastien Gorostiague Lasa Ametzaldea etxaldean instalatuak dira ; Zuhaitzaren eguna kari, Erleak eta Su aski elkartekoekin 300 bat arbola landatuko dituzte igandean.
Bi laborariek argi dute zuhaitzak behar beharrezkoak direla. Eta funtsean etxaldean ere untsa baliatzen dituzte : gaztain eta ezkurrak ardi edo urdeentzat, gaztain lilia etxaldean diren erleentzat, itzala ere uda betean kabalentzat, egurra berotzeko, segeria ttipi bat ere badute eta taulak edo piketak ere egiten dituzte...
Ametzaldian egiten duten bezala, lehen etxalde guzietan arbolek bazuten beren sentsua eta inportantzia. Bainan ereman den politikaren ondorioz, sentsu hori galdu da. Oihan ainitz osoki moztuak izan dira pentzeen egiteko. Diru laguntzak ere sentsu hortarat zoatzin. Azken urteetan hala ere gauzak aldatzen ari dira, orai laborariak bultzatzen dira zerradura bazterretan, pentze bazterretan arbolen landatzen.
Klima aldaketari begira, beharrezkoak diren neurriak Sebastien Gorostiaguen iduriko “oihanak bilpildiak dira, haizearekin, idortearekin arbolak erortzen dira ; gainera arrunt nahasiak dira, ez dakite gehiago noiz hostotu, noiz lilitu...”. Bere gazte denboratik gaur egun arte, oihanak arrunt aldatuak ikusten ditu.
Beren hein ttipian, gauzak aldatu nahi dituzte :
Eta hortarako, Su aski eta Erleak elkarteak egin arbola landaketa proposamenari baiezkoa eman dakote. Etxaldea Ametzadea deitzen denez, ametzak landatuko dituzte, bainan ere gaztain ondoak, haltzak eta beste ; orotarat 300bat ondo.
Zuhaitz landaketa honetan eskukaldi baten emaiteko, arbolez mintzatzeko, trukatzeko, ikasteko : hitz ordua emana da igande huntan goizeko 9tan Lasako herriko etxe aitzinean.