Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Garazi-Baigorriko AEK-k mandarina eta iranjen salmenta sasoina abiatzen du

Euskararen alde eta gustu onaren alde! AEK-ri fruituak erosiz, euskararen sustapena laguntzen da, eta aldi berean, kalitatezko eta ekoizpen biologikoko fruituak jaten dira. Hots AEK laguntzeko molde zinez goxoa da!

Garazi-Baigorriko AEK-k mandarina eta iranjen salmenta sasoina abiatzen du
Maialen Errecart Garazi-Baigorriko AEK-ko arduraduna. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/11/12 10:00

Urtero bezala, Garazi Baigorriko AEK-k aurten ere  mandarina eta iranjen salmenta proposatuko du, azarotik apirila artean.  Salmenta hunekin bilduko den dirua, Garazi-Baigorriko Gau eskolaren egun guzietako ibilmoldearentzat erabiliko da.

Kataluniako fruitu biologikoak

AEK-k saltzen dituen fruituak Tortosa (Katalunia) herriko ekoizpen biologikooak dira.
10 eta 15 kiloko kutxetan saltzen dira, eta kutxa bakotxeko 3 euroko irabazia gelditzen da AEKrentzat.

Kalitateko fruituak dira, arrazoineko prezioan salduak (nunbaitan 2 eurotan kiloa) eta ondorioz urtero erosleen zerrenda luzatzen ari da: gaur egun 400 bat erosle dira, eta jaz adibidez 16 500 kilo fruitu saldu ziren!

Nola antolatzen da salmenta?

Salmenta hilabete guziz egiten da, ondoko moldean :

  • Hilabeteko lehen astean, mezu elektroniko bat bidaltzen da manaketak egiteko.

  • Ondoko astean, banaketa egiten da Donibane Garaziko Merkatu estalian,
    arratsaldeko 5etatik 7etara, gehienetan asteazkenetan.

Nola parte hartu?

Interesatuak baldin bazirezte, Gau Eskolara deitzea aski da 05 59 37 79 15, zuen email-a eman eta erosleen zerrendan gehituak izanen zirezte.

Ez zirezte hilabete guziez manatzera behartuak: bakotxak nahi duen hilabetean parte har dezake, bere gogokoen arabera.

Interesgarri izanen zaizu