Garazi-Baigorriko AEK-k euskara ikasteko eskaintza zabalduko du aurten. Jaz 17 taldetan 120 ikasle izan ondoan, 21 talde aurreikusi ditu urriaren 5ean abiatuko den ikasturterako.
Garazi-Baigorriko lurraldean, AEK-k Ahatsan, Lekunberrin, Baigorrin, Ortzaizen eta Urepelen emanen ditu euskara kurtsoak. Maila guzientzat izanen da hautua, euskara hutsetik hasi nahi dutenentzat bezala, beren maila hobetu nahi dutenentzat. Mintza-pratika eta mintza-lagun saioak ere izanen dira, ikasitakoa erabiliz ahozkotasuna lantzeko.
Erakasleak xekatzen dira
Ikasle gisa izena eman nahi dutenek, edo AEK-n erakasle izan nahi dutenek, Maialen Errekart Garazi-Baigorriko AEK-ko bulegoko arduradunarekin harremanetan jar daitezke, 05 59 37 78 15erat deituz.
Izen-emaiteko permanentziak ere antolatu dituzte:
Urepelen, Amerikanoinian: buruilaren 12an, 10:00etatik 12:00etara.
Baigorrin, Elizondo gelan: buruilaren 19an, 09:00etatik 12:00etara.
Mendiben, Euskararen Egunean: 10:00etatik 12:00etara.
Kurtsoak urriaren 5ean abiatuko dira.