Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Garazi-Baigorriko gau eskolak eremu desberdinetan hedatuz doaz

Aurten Garazi-Baigorriko gau eskolan 130 bat ikasle eta 7 irakasle dira. Ekipak betiko lan handia eremaiten du, jendea euskalduntzen eta euskaldundu nahi duen jendeetarik beti eta hurbilago izanez.

Garazi-Baigorriko gau eskolak eremu desberdinetan hedatuz doaz
Maialen Errekart Garazi-Baigorriko AEK-ko arduraduna. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/09/26 09:00

Orroitzen gira nola iaz Hergarai ibarrean abiatu ziren euskara ikastaroak, bi talde desberdinetan. Aurten, berriz, Aldude ibarrean hasiko dira, eta ohiko lekuetan segituko dute: Donibane Garazin eta Baigorrin.

Ikastaroak urriaren 6an abiatuko dira, eta izena emateko azken eguna irailaren 26a bada ere, berantago heltzen direnak ere onartuak izanen dira. Ahantzi gabe: heldu den urtean KORRIKA urtea dela eta abiatzea iparraldetik eginen dela.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu