Donazaharre (Baxe Nafarroa)

Garazi-Baigorriko Iparralai musika eskolak 240 bat ikasle ditu aurten

Garazi-Baigorriko Iparralai musika eskolak 180 familia eta 240 bat ikasle kondatzen ditu aurten. Hamasei musika tresnaren ikasketak eta hainbat atelier proposatzen ditu, haur, nerabe eta helduentzat.

Garazi-Baigorriko Iparralai musika eskolak 240 bat ikasle ditu aurten
Maitena Diribarne eta Joana Labéguerie Iparralaiko bulegoko kideak eta ikasleak. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/09/29 11:53

Garazi-Baigorriko Iparralai musika eskolak sartze ona egin du aurten ere, 240 bat ikaslerekin eta 180 familia ingururekin. Musika tresnen eskaintza zabala du eskolak, eta urte guzian hainbat atelier ere antolatzen ditu. Izenen emaiteko azken eguna buruilaren 30a izanen da.

Hamasei musika tresna eta hainbat atelier

Iparralai musika eskolan hamasei musika tresna ikas daitezke: txistua, trikitixa, alboka, panderoa, gitarra, gitar elektrikoa, baxua, pianoa, bateria eta perkusioak, tronpeta, tronboia, biolina, akordeoia eta saxofoia.

Horrez gain, urte guziko hainbat atelier eskaintzen ditu eskolak. Korala, txaranga, trikitixa eta Iparralai orkestra dira horietarik batzuk. Atelier puntualak ere antolatzen dira, besteak beste kabaretaren, antzerkiaren edo biolinaren inguruan. Musika erakasle taldearen erdia euskaraz ere ari da.

Haurrak eta nerabeak, baina helduak ere bai

Iparralain bereziki haur eta nerabeak ibiltzen dira. Hala ere, helduen kopurua ere emendatzen ari da, geroz eta heldu gehiago hurbiltzen baitira musika eskolara. Izenen emaiteko azken egunak dira. Buruilaren 30a izanen da azken epea. Prezioaren beldur diren familiek, halaber, diru laguntzak ukaiten ahal dituzte, familiaren irabazien arabera kalkulatuak. Iparralain izena emaiteko, 06 89 24 68 27 telefonora deitu daiteke.

Interesgarri izanen zaizu