Irati (Baxe Nafarroa)

Garazi: sute arriskuak mendian, Garaziko Mendi Sindikatuak kasu emateko deia luzatu du

Idorteak ondorioak ditu Garazi ibarreko mendietan. Ur iturri frango agortzera doatzi. Bazkalekua ere biziki urritu da. Ondorioz, artzaintza hunkia da, eta egoerak luzatuz gero, laborariek beren aziendak usaian baino lehenago jautsi beharko lituzkete.

Garazi: sute arriskuak mendian, Garaziko Mendi Sindikatuak kasu emateko deia luzatu du
Behorlegi. IRULEGIKO IRRATIA
Mattin Lerissa
2026/07/17 15:36

Garaziko Mendi Sindikatuak 17.000 hektareako eremua kudeatzen du, ibarreko 20 herriren izenean. Mendi horietan kabala, laborari, ibiltari eta mendizale ainitz ere ibiltzen da. Horien guzien arteko elgarbizitza zaintzea ezinbertzekoa dela oroitarazi dute.

Uda huntan, sute arriskua handia da. Bazterrak biziki idor dira eta horrek sute arriskua emendatzen du egunetik egunera. Horren gatik, Mendi Sindikatuak erne egoitera deitu ditu mendirat doazin guziak. Oihaneko Kodeak debekatzen du sua piztea. Debeku beraren baitan sartzen dira zigarreta piztea eta kanpalekuetako suak ere.

Bestalde, Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasuneko mendi batzordeek, Oihanetako Bulego Nazionaleko (ONF) langileekin batean, zaintza bereziak antolatu dituzte uda huntan. Helburua argia da: mendirat heldu direnak sentsibilizatzea eta denek arauak bete ditzaten segurtatzea.

Interesgarri izanen zaizu