Zurezko raketekin eta orduko jantziekin, leihaketa berezia proposatzen du apirilaren 25an, 14:00etarik goiti, Donibaneko tenis zelaian.
Urtean zehar, Garaziko tenis klubako jokalariek hainbat txapelketatan parte hartzen dute: taldeka, departamendu mailan, eta indibidualki, Euskal Herri mailan. Gaur egun, 100 kide baino gehiago biltzen ditu klubak, haur eta helduen artean. Entrenatzaile bat dute, Marc, eta euskaraz ikasi duenez, orain entrenamenduak euskaraz ere egin daitezke.
Aldi huntan, moda zaharreko tenis giro berezi bat eskainiko dute apirilaren 25ean, lehiaketa berezi baten bidez. Isaak Elduaien jokalariak azaldu duenez: «Iaz ere antolatu ginuen, eta arratsaldea beti giro ezin hobean igarotzen da».
Garaztar zein kanpotar, denentzat idekia da ekitaldia. Parte hartzeko, 06 20 45 67 10 zenbakira deitu behar da.