Orroit azaroan jada, usaiako film hedapenetaz gain, 4 zine topeketa antolatu zituela. Arrakastatsuenetan izan zelarik Karmele eta Asier Altunarekin egin zine topaketa.
Erran bezala abenduan berriz ere beste 4 hitz ordu :
Abenduaren 2an : "Soulèvements" Thomas Lacoste-kin
Sainte Soline, Notre Dame de la mer eta beste hainbat borroka erakutsiak dira barnetik, lekukotasun desberdin ainitzen bidez. Gaurko emanaldia huts eginen dutenentzat, berriz programatua izanen da 2026ko urte hastapenean. https://www.facebook.com/thomas.lacoste.3910
Abenduaren 16an Agnès Biscaichipy-ren ‘Inarumem’ film dokumentala
Agnès Biscaichipy, ofizioz erakaslea da ; bainan izigarri maite du bidaiatzea ; Eta jaz Maputxe herrira izan zen eta Wallmapurat heldu. Hangoen ezagutza egin eta Kanalduduren laguntzarekin film dokumentala ekoiztea erabaki. Inarumen deitu duen dokumentala
Otsailaren 19an Florence Fleury-ren “Vent debout”
Film hunek Patrice de Bellefon-en bizia kondatzen du. 87 urte dituen gizona da, Pireneoak nehor ez bezala ezagutzen dituen mendizalea da, mendi gida izana eta oraindik aktibo dena : idazten, argitaratzen, tindatzen eta haserretzen den gizona da. Dokumentalaren ondotik solasa Florence Fleury eta Patrice de Bellefon-ekin izanen da.
Eta abendu ondarrean eguberriko oporrak izanen dira eta hor ere programa berezia proposatua izan da, bereziki abenduaren 21an Zootopia marrazki bizidunaren ondotik krakada bat eskainiko baita haur guzier.
Zine topaketa guziak arratseko 8 orenetan finkatuak dira