Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Garazin DUO deitzen den amodio topaketa agentzia idekitzen da

Julie Paris sortzez Luzaidarra da. DUO agentzia idekitzen du ikusten baitu hemen gaindi ainitz jende bakarrik bizi dela, bakartasunaz sofritzen duela.

Garazin DUO deitzen den amodio topaketa agentzia idekitzen da
DUO agentziako Julie Paris
Jone Barneix
2026/04/30 09:41

Luzaz atzerrian egon ondotik, Garazi aldera itzuli da berrikitan, eta ideia ukan DUO agentzia hunen idekitzea.

Gaurko egunean, interneten bidez badira ainitz amodio harremantze gune. Julie Paris-ek web algoritmo horiek baino, nahiago du alde humanoa lehenetsi, jendeekin harreman zuzena ukan.

Julie Paris-en juntatzeko 06 76 14 76 15rat deitu behar da.

Edo sare sozialetan Duorencontres idatziz info guzia atxemanen duzue.

Interesgarri izanen zaizu