Urriaren 18an, Urepelen Ur Hotzetan Urepel gaualdia iraganen da. Egun hortan, Gatibu taldea agertokira iganen da Baxe Nafarroako ikusleeri buruz, azken aldikotz, bere ibilbidea hortan utzi aitzin.
Urepele, Gatiburen historian sinbolismo berezia duen tokia da: taldearen kantu ezagunetan da, Urepel. Horregatik, Gernikako taldeak nahi izan du agur bira honetan herri honi keinu berezia egin, eta bertako jendeari zuzenean kantatu.
Kontzertu berezia eta egitarau oparoa
Gaualdia 19:00etan abiatuko da, eta Gatibu ez ezik, beste talde batzuk ere arituko dira: Zestaoko Lin Ton Taun baita Basapiztiak, Punttu Kakotx eta Trikizio ere. Kontzertuetarako sarrerak aitzinetik eros daitezke Hello Asso plataformaren bidez, eta hainbat herritatik autobus zerbitzuak ere antolatu dituzte Urepeleko gazte komitekoek.
Esteribarretik: +34 948 304 071 zenbakira deitu