Gaiak ez ziren eskas ekaineko Donapaleuko kontxeiluan, araudi, kontratu izenpetze, esperientzia aurkezpen eta hitzorduak
Aipagei garrantzitsuenetan, arrabotuko gelaren barne araudia aurkeztua izan da, gehienik baliatuko duten elkarteeri aurkeztua izan da, pilota elakartea, ikastola amalia... gelaren erabiltzeko desmartsak, garbi uztea, giltzak ez galtzea.... herriko etxean duzue araudia.
Babes planaren idatzi beharra aipatua izan da ezbehar edo larrialdi egoereri ihardesteko. Prefeturaren kuadroa errespetatuz, halako egoera batean nork zer egiten duen jakiteko. Kontseilu berria izanki jadanik parte bat egina izan da orain azkez zuzenketak gelditzen dira egiteko prefeturari aurkeztu eta onartu ditzan.
Seaskarekin herriko lurren alokaidatzeko kontratua izenpetua izan da, Kontratu anfiteotik administratibo bat egina izanen da 60urtez euro bateko alokaidua urteka seaskako lizeoarentzat, berriz berritzen ahalko dena eta seaskak bere helburuak aldatzen baditu lurrak berriz herriaren gain jinen dira.
Punpa gunean gauenarentzak kabiak ezarri dituzte eltxo edo mustikak jan ditzaten, herriko langileek egindako kabiak dira, funtzionatzen duen ikusteko esperientzia merke bat.
Hitzorduetan hilabete hontan, 23an jondane johaneko suak soiartzen egitearen alde lanean ari dira hiru herriak Uharte hiri eta Ostanko. Margo lehiaketa 28 eta 29an izanen da bideakera hurbildu sehetasun gehiagorentzat. Bukatzeko udarekin batean Donapaleuko bestak uztailaren 24etik 28ra izanen direla, azken urteetako bizkar ezurra atxikiz.
Pettan Aizager auzapezak sehetasunak ekarriko dizkigu.