Helduen edizioaren ondotik, gazteen aldiaren aldi izanen da orain. Aurtengo Gazte Xilaba txapelketa maiatzaren 23an hasiko da, Larzabaleko Espelletenian. Hamalau bertsolari gaztek kantatuko dute, finalerako sei toki eskuratzeko xedearekin.
14 eta 18 urte arteko bertsolariek parte hartuko dute sailkatze saio huntan. Finala ekainaren 7an izanen da Itsasun.
Hauek dira Larzabalen kantatuko duten bertsolariak:
Maia Argain Oihanburu, Ganix Zapirain Casado, Hodei Lecuona Blanco, Aitor Del Bosque Gascon, Nahia Etcheverry Lopepe, Leina Alkhat Larrandaburu, Ainhize Urkia Barrero, Ekain Harlouchet, Pagoa Bidart Hirigoyen, Unax Aizpurua Ibargarai, Hegoi Alberdi, Johane Larre Salaberri, Gana Berhokoirigoin Zubeldia eta Amaiur Aizpuru Eskisabel.
Barnekaldeko lau bertsolari etxean ariko dira
Larzabalen etxean bezala ariko dira Maia Argain, Gana Berhokoirigoin, Ekain Harlouchet eta Leina Alkhat. Lauak barnekaldetik heldu dira, eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan ikasten dute.
Gazte Xilaban lehen aldia ez badute ere, estresa pixka bat senditzen dutela aitortu dute. Alta, prest dira lehen saio huntaz goxatzeko eta plazer hartzeko.
Hitzordua goizeko 10:00etan
Saioa maiatzaren 23an izanen da, ibiakoitzez, goizeko 10:00etan, Larzabaleko Espelletenian. Saioaren ondotik, lekuan berean bazkaltzeko manera ere izanen da. Horretarako, aitzinetik erreserbatu beharko da 06 37 13 17 47 zenbakira deituz.