Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Geldi aldik adinekoen familien arteko trukatze bilkurak proposatzen ditu Donapaleun eta Iholdin.

Helburua da autonomia galtzen duten adinekoen hurbilekoak laguntzea, sustengatzea, saretzea, egunerokoa ez baita beti errexa. Azaro hontan, asteartez Donapaleun, eta astezkenez Iholdin topa guneak antolatu ditu.

Geldi aldik adinekoen familien arteko trukatze bilkurak proposatzen ditu Donapaleun eta Iholdin.
Manon Pouey Geldi Aldi zerbitzuko arduraduna. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/10/27 13:03

Geldi Aldi proiektuak etxean bizi diren eta autonomia galtzen ari diren pertsoneri eguneko harrera-zerbitzu ibiltaria eskaintzen du, Baxe Nafarroako lau xahar etxeetan. Izpuran, Iholdin, Istituritze, Baigorrin edo Donapaleun.

Adinekoak Geldi aldira jiten dira egun pasa, eta arratsetan berriz haien etxera sartzen, etxekoer atseden egun bat eskainiz; Manon Pouey zerbitzuko arduradunak dion bezala “«hurbilekoentzat ere denbora eta arnasa hartzeko posibilitatea emaiten duen zerbitzua da».

Geldi aldi-ren helburuetan da ere adinekoen isolamenedutik ateratzea ere, eguneko harreran diren beste adinekoekin trukatuz, aktibitateak eginez.
Eguneko harreran diren adinkoek gerontologoen eta erizainen laguntza dute. Ongizatea sustatzeko hainbat aktbitate ere egiten dituzte, hala nola baratzegintza, mahain joko, memoria joko, sorkuntza atelierrak, bakotxaren umore, gogo edo ahalen arabera.

Geldi aldi adinekoen estimulazio zerbitzu ezagutua da. Eta orain adinekoen hurbilekoak nahi dira ere saretu, elgarren artean bakotxaren esperientziaz eta nekeziez parteka dezaten, konfiantzazko eta jujamendurik gabeko gune batean.
Topa gune hauek asteartez iragaiten dira Donapaleun, goizeko 10:00tarik  eguerdi arte (azaroaren 3,17,24 eta abenduaren 1an)
Eta astezkenez Iholdin (azaroaren 4-18-25 eta abenduaren 3).

Jakin bestalde geldi aldi eguneko harrera desberdinetan libro diren lekuak badirela, beraz ez dudatu deitzea argitasunen ukaiteko : 06 73 68 18 20

Interesgarri izanen zaizu