Ipar Euskal Herriaren geroari buruzko gogoeta parte-hartzailearekin segitzeko, atelier berri bat antolatu du Garapen Kontseiluak maiatzaren 30ean, Larzabaleko Larrezabal gelan.
Topaketa goizeko 9:30etan hasiko da, eta herritarrak zein elkarteak gomitatuak dira parte hartzera. Atelier hori duela bi urte abiatu zen ‘Iparraldea 2040’ gogoetaren segida da. Hastapenetik, herritarren parte-hartzean oinarritu da egitasmoa, lurraldearen geroa elgarrekin irudikatzeko xedez.
Orain arte, ehun bat atelier antolatu dituzte Ipar Euskal Herri osoan. Topaketa horietatik sei ardatz nagusi atera dira: Iparraldean bizitzea, harrera egitea, zaintzea, sortzea, elkarlanean aritzea eta engaiatzea.
Lan hori aitzina eramatea erabaki du Garapen Kontseiluak, eta horretarako abiatu du “Geroari ekin” izeneko dinamika berria. Maiatzaren 30eko topaketan, parte-hartzaileek lurraldearen etorkizunari buruzko gogoetak eta proposamenak partekatzeko aukera izanen dute. Parte hartzeko, izena eman behar da 05 59 25 38 90 telefono zenbakira deituz.