Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Geroz eta haur gehiagok oporrak euskaraz gozatzen ahalko dituzte aurten AMOBA aisialdi zentroan

Uda guziz bezala, Arruetako AMOBA eskolan aisialdi zentroa plantatuko da. Aurten hogei eta hamazazpi haur elebidunean ibiliko dira, talde berri bat ideki baitute 6 eta 12 urteren arteko haurrendako.

Geroz eta haur gehiagok oporrak euskaraz gozatzen ahalko dituzte aurten AMOBA aisialdi zentroan
Ainez, Iliana eta Naia animatzaileek 37 haur errezibituko dituzte, oporrak euskaraz iragaiteko. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/06/19 12:43

Duela hiru urte talde euskalduna sortu zuten, haur gazteendako, hiru eta sei urte artean. Urtez urte geroz eta haur gehiagok oporrak euskaraz gozatzea erabaki dute. Arrakastari so eta gurasoen eskaerer erantzuteko, aurten beste talde bat idekiko dute haur zaharragoendako, sei et hamabi urte artean.

Aurten, uztail osoan, 60 haur errezibituko du aisialdi zentroak, eta horren barne, 37 haur euskaldun izanen dira. Haien zaintzeko, lau animatzaile elebidun izanen dira. Haien xede garrantzitsuetako bat, haurrek euskaraz oporrak pasatzea, ikus dezaten aisialdiak ere euskaraz egiten ahal direla.

Horrez gain, AMOBA eskolako haurrak ikastolakoekin izanen dira hilabete batez, parada maila desberdinen arteko trukaketak hizkuntzaren aberasteko eta hobetzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu