Ortzaizeko lantegiak ateak idekiko ditu larunbat egun osoan 10:00etatik 18:00etara.
Bisitariek ikusi ahalko dituzte:
· Buztinaren lantze erakustaldiak eta soka-teknikaren fabrikazioa, erakustaldiak 11:00etan eta 15:00etan.
· Labe baten idekitzea 16:00etan.
· Daniel Subrechicot pianistak egun osoan giroa alaituko du.
Egun guzian zehar Laia-ren txokolate esnea, Ithurralde okindegiaren goxotasunak eskainiko dira. Gainera, zozketa baten bidez 300 euroko erosteko sari bat irabazteko izanen da. Animazioak kitorik eta erreserbatzerik gabe.
Eta jakin eguberriko oparien egiteko ideia onak atxemaiten ahal diztuzuela Goikoetxea poteria lantegian, prezio guzietan badira, lur untzi handienetarik, plat azpiko edo kikeretaraino.