Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Guillaume Fauveau argazkilariak Navarre lizeoko ikasleer begirada berri bat eskaini die

Prentsaren astearen kari, argazkilariaren lanari interesatu dira Donibaneko lizeoan. Annie Jauregibehere erakaslearekin landu dute proiektua, helburu argi batekin: ikasleek erakasleen kurtsoetatik haratago, profesionalekin harreman zuzena ukaitea.

Guillaume Fauveau argazkilariak Navarre lizeoko ikasleer begirada berri bat eskaini die
Guillaume Fauveau argazkilaria, Navarre lizeoko Ines, Irati, Ema eta Itxaro-rekin
Jone Barneix
2026/04/01 12:34

Guillaume Fauveau argazkilari profesionalaren lana ezagutu ondoan, Donibane Garaziko lizeora gonbidatzea erabaki zuten.

Esperientzia biziki aberasgarria izan da. Ikasleek ainitz ikasi dute, eta harritua gelditu dira argazki baten gibelean den lanaz eta kondutan hartu behar diren elementu guzietaz. Besteak beste, mezuaren hautaketa, « angeluaren » inportantzia, edota pertsonen intimitatearen mugak non diren senditzea, eta errespetuarena. Elementu hauen irudikatzeko, Guillaume Fauveau-k Baionako Pausa harrera lekuan egin argazki erreportaia aurkeztu die ikasleeri.

Ikasitakoa indarrean ezartzeko, ikasleak berak izan dira ere Donibane Garazi eta Baionako arteko treinera, erreportai egitera, ikusten zutenaz, treina hartzen zutenetaz, eta beste. Eta ohartu dira erreportai baten egitea ez dela hain sinple.

Adimen artifizialarekin sortzen ahal diren  irudietaz ere aritu dira.  Eta argazkilari baten lana hurbilagotik ezagutuz, ohartu dira egiazko argazkilaritzaren inportantziaz : ikuspegi humanoa eta emozioak agertaraztea argazkietan beharrezkoak direla, IA-k sortzen ahal dituen irudietan ez dena.

Juntatu erreportaian parte hartu duten ikasleek —Ema, Itxaro, Irati eta Ines— azaldu daukute esperientziak begirada berri bat eman diela.


Jakin bestalde, Guillaume Fauveau-ren lanak ikusgai dira oraino apiril erdi arte :  Navarre lizeoan (prentsa argazkien bidez, lurra, etxebizitza eta gizarte protestak jorratuz) eta Donibaneko mediatekan (erretratu eta potretak).

Interesgarri izanen zaizu