Baigorri (Baxe Nafarroa)

Gure Zirkua Baigorrin izanen da irailaren 4an eta 5ean

Gure Zirkua Baigorrira helduko da irailaren 4an eta 5ean. Tolosan duela hamar urte sortua, artista eta teknikari euskaldunek osatzen dute taldea, euskarazko zirku garaikidearen eskaintza zabalduz. Baigorrin hiru emanaldi eskainiko dituzte.

Gure Zirkua Baigorrin izanen da irailaren 4an eta 5ean
Gure Zirkua Baigorrin izanen da irailaren 4an eta 5ean. GURE ZIRKOA
Artzen Letona
2026/09/02 09:09

Animaliarik gabeko zirkua da Gure Zirkua. Zirku garaikidearen ildotik, zuzeneko musika, poesia eta umorea uztartzen ditu emanaldietan.

Hiru emanaldi Baigorrin

Ikuskizun alai, koloretsu eta harrigarria proposatuko die Gure Zirkua-k haur eta helduei. Arintasuna, edertasuna, poesia eta umorea izanen dira karpa azpiko saioetako osagaiak. Hiru aukera izanen dira:

  • Irailaren 4an, ostiralez, 18:00etan

  • Irailaren 5ean, larunbatez, 11:00etan

  • Irailaren 5ean, larunbatez, 17:00etan

Txartelak gurezirkua.eus webgunean eros daitezke. On Daiziela emankizuna zuzenean eginen dugu Euskal Irratiek Gure Zirkutik ostiral honetan.

Interesgarri izanen zaizu