Heleta (Ipar EH)

Haføra: momentuan momentukoa gozatzeko argazki eta mugimendu-tailerra animatuko du Nahia Garatek

Haføra tailerrak uztartzen ditu argazkia, soinua eta mugimendua. Nahia Garat artistak unean unekoa biziaraziko die tailerreko parte hartzaileei: Arbonan apirilaren 14ean, eta Heletan, ON dispositiboaren baitan, maiatzaren 9an eta 10ean.

Haføra: momentuan momentukoa gozatzeko argazki eta mugimendu-tailerra animatuko du Nahia Garatek
Haføra tailerreko irudi bat. ©CLEMENTINE GRASSA
Ainize Madariaga
2026/04/13 06:00

Haføra diziplina anitzeko tailerra animatuko du Nahia Garat argazkilari eta artistak. Parte hartzaileeki argazkigintza praktikatuko dute mugimendua eta soinuaren bidez.

Hiru aldi ditu tailerrak, lehenik, Gorputz basatiak argazki-seriea erakutsiko die, angelu ezberdinen bidez sentsazio ezberdinak piztarazten ahal baitizkie ikuslearengain. Argazkilariaren mugimenduak du hor gakoa. Bigarrena, argazki eta mugimendu-praktika izanen da, mugimendu ezberdinak gidatuko ditu hor Nahia Garatek; xutik izan edo etzanik. Aldi oro, parte hartzaileak rol batean ariko dira, argazkilariarenean bai ere dantzariarenean, baina trukatuko dituzte.

Hirugarren aldia argazki-irakurketa izanen da, argazkiei so eginen diete eta kontzientizatuko dituzte intuitiboki hartu dituzten argazkiak.

Bestalde, tailerrean eginiko argazkiekin bideo-muntaketa bat eginen du Nahia Garatek, zeina, hirugarren tarte horretan preziatuko baituten.

Interesgarri izanen zaizu