Urte guziz bezala, Ortzaizeko ikastolak antolatzen du ohiko hitzordu arrakastatsu hau.
Aurten, Hernaniko Aitor Mendiluze eta Sarako Haira Aizpurua ariko dira bertsotan. Bi belaunaldi eta bi estilo desberdin, oholtzan elgarrekin. Aitor Mendiluze Gipuzkoako txapeldun izana da, eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz parte hartu du; bertsolari esperientziadun eta fina, beraz.
Haira Aizpurua, berriz, 19 urteko gaztea da, baina jadanik bere maila ona erakutsi du plazetan, eta aurten Xilaba txapelketan ere parte hartu du.
Apeiritifaren denboran, Irisarriko helduen bertso eskolako Peio Minhondo eta Jean-Marie Oillaburu ariko dira, gai-emaile lanetan Haira Aizpurua eta Aitor Mendiluze ukanen dituztelarik.
Bertso saioa eta sagarnotegiko afariaz gozatzeko, izena aitzinetik eman behar da. Horretarako, deitu 06 73 34 40 17 zenbakira.