Donapaleu (Ipar EH)

Hamabi dantza-eskola ariko dira dantzan taula beraren gainean Donapaleun urtarrilaren 25ean

Euskal Herriko eta kanpoko hamabi dantza-eskoletako ikasleek urtarrilaren 25a elkarrekin pasako dute Donapaleun: haiendako mintzaldia eta ikastaldiaz gain, haiek beraiek emaniko ikusgarria publikoari erakutsiko diote.

Hamabi dantza-eskola ariko dira dantzan taula beraren gainean Donapaleun urtarrilaren 25ean
Dantza urbano argazki bat. WIKIPEDIA
Ainize Madariaga
2026/01/21 07:00

Inspiration danse 64 elkarteak akuilaturik hamabi dantza-eskola elkar gurutzatuko dira Donapaleuko Saint Luis gelan, urtarrilaren 25ean.

Alde batetik, dantzariei zuzenduriko ikastaldia proposatuko dute, bai ere mintzaldi bat.
Bestaldetik, orori zabaldua izanen den bi oreneko dantza ikusgarria prestatu du, zeinak iraunen baititu bi oren. Horretan parte hartuko dute hamabi dantza eskoletako ikasle eta irakasleek. Igandean finkatua dute hitzordua, 15:00etan.

Egunaren xedeetariko bat da dantza motak elkarren artean gurutza daitezen: klasikoa, garaikidea, tradizionala, dantza urbanoa...

Interesgarri izanen zaizu