Azkarate (Baxe Nafarroa)

Hartziduraren eguna Azkaraten iraganen da maiatzaren 17an

Armiarmak elkarte antolatzailea Azkarateko Harizpea edabeen etxearekin elkartu da, eta goizetik arratsera izanen da zer egin, zer ikasi eta zer dastatu.

Hartziduraren eguna Azkaraten iraganen da maiatzaren 17an
Ortzaize Murgiako Patxi Aizager sagarno eta ozpin egilea. IDOKI
Jone Barneix
2026/05/15 11:12

Azkarateko edabeen etxe proiektuari juntatu da Armiarmak elkarte antolalatzailea, edarien egiteko hartzidura edo fermantazioa baliatzen baita. Gehienetan, hartzidura xukruta bezalako jakien egiteko baliatzen dela pentsatzen dugu; bainan egiazki, gure eguneroko janari eta edari anitzen oinarrian da. Arnoa, sagarnoa edo garagardoa egiteko erabiltzen da, baina baita ere esnekietan, ogian, gasnetan, zozizonetan eta beste hainbat ekoizpenetan.

Iparraldeko sagarno egileak Azkaraten

Ortzaizeko Murgiako Patxi Aizager ere Azkaraten izanen da. IDOKI sareko sagarno eta ozpin egileak Iparraldeko sagarno egileen mahain kolektibo bat atxikiko du.

Mintzaldiak, tailerrak eta animazioak egun osoan

Egun osoan zehar mintzaldiak antolatuak izanen dira, kasik oren guziz. Horrez gain, merkatua, erakusmahaiak, etxalde bisitak, animazioak, atelierrak eta musika ere izanen dira. Jateko eta edateko parada ere ez da faltako. Hitzordua, maiatzaren 17an, igandearekin, Azkaraten: goizeko 9:30etatik 18:30ak arte.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu