Ttinka haurtzaindegiak tailer berezi bat antolatu du Lakarran azaroaren 10ean, Maialen Torre psikologoaren eskutik. Burasoek haur ttipien lo-ohiturei buruz gehiago ikasteko eta haien esperientziak partekatzeko parada ukanen dute.
Haurren loaren inguruko arrangura ohikoa da burasoen artean, eta gai hori jorratuko da Ttinka haurtzaindegiak antolatutako tailerrean. Saioa Maialen Torre psikologoak gidatuko du, eta haurren lokartzen laguntzeko estrategiez, loaren garrantziaz eta errutinen eraginaz arituko dira.
Pantailen eraginaz haurren loan eta atsedenaren kalitatean solasgai izanen da. Tailerra azaroaren 10ean izanen da, 19:00etatik goiti, Lakarrako gela publikoan.