Bardoze (Baxe Nafarroa)

Nola elikatu haurrak modu osasungarrian? Ihitza Paroten hitzaldia Bardozeko zineman azaroaren 29an

Xarnegu ikastolak mintzaldia antolatu du azaroaren 29an, Bardozeko zineman 18:00etan. Haurra nola elikatu ahal bezain manera orekatuan? Gosaria eta atsalaskaria garrantzitsuak direa? Galdera hauei eta gehiagori ihardetsiko die.

Nola elikatu haurrak modu osasungarrian? Ihitza Paroten hitzaldia Bardozeko zineman azaroaren 29an
Ihitza Parot naturopata. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/11/28 07:30

Euskararen Urtaroaren karietara emanen du mintzaldia Ihitza Parot naturopatak, azaroaren 29an, Bardozeko zineman, 18:00etan. Burasoen buruhauste handienetarikoa izaten da apairuen prestaketa: zer eta nola presta, noiz, nolako elikagaiekin... Bada arranguratzekoa.

Preseski, Xarnegu ikastolak Ihitza Parot naturopata jinaraziko du eguneroko galdera horiei ihardesteko. Aipatuko du, hasteko, zer den elikadura orekatua, bai ere, konparazione, gosari eta atsalaskariek zer garrantzia duten haurren elikaduran, eta, denaren borobiltzeko, behatzerat joan den bakoitzak eramanen du besapean bere araberako menu-bilduma bat. Hala, ez da bakarrik entzuteko mintzaldia izanen, tailerra ere proposatuko baitu Parotek.

Interesgarri izanen zaizu