Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Haurtzain etxeek geroz eta guraso gehiago erakartzen dituzte

Ttipi Laminak haurtzain etxea ideki berri da Donapaleun. Uhartehirin instalatua zen egitura Donapaleurat eraman berri dute Céline Ibarrart eta Christelle Strazzerak, Ttipi laminak haurtzain etxeko arduradunek, eta arrakasta hor da.

Haurtzain etxeek geroz eta guraso gehiago erakartzen dituzte
Ttipi Laminak haurtzain etxean zortzi haur eta bi haur artatzaile ibiltzen dira. AMIKUZEKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/09/24 09:05

Ttipi Laminak haurtzain etxea Uhartehiritik Donapaleura joan berri da. Uhartehirin 2016tik instalatuak zen Christelle Strazzera, beste lankide batekin. Azken urte hauetan, Céline Ibarrart abenturan juntatu zen, eta biak gelditu ziren proiektuan. Haien erranetan, galdegiten zituzten obrak ez baitzituen burutzen herriko etxeak, Donapaleun den lokal berri batera joatea erabaki dute gaurko bi lankideek.



Eraikinaren berritasuna, neurri egokia eta erabilgarritasunaz gain, Donapaleuko zentroan izaitearen errextasuna azpimarratzen dute. Irail honetan ideki dute eta jadanik errezibitzen ahal dituzten zortzi haurrak badituzte. Haurtzaindegi bat baldin bada Donapaleun, inguruetan ez da besterik. Alta arrakastatsua da egitura. Haien arabera gurasoek nahiago dute haur artatzaile bat baino gehio izan dadin, eta haurra talde-harreretan ibil dadin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu