Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak: Donapaleuko hautagaier mikroa luzatu diegu

Martxoaren 15ean, "Aitzina Donapaleu" zerrenda eramanen du Pettan Aizagerrek, gehiengoaren segida gisa. Bere parean, 2023an dimisioa eman zuen Mayie Daguerre axuant ohiak "Donapaleu Elgarrekin" zerrenda eramanen du. Hitza eman diegu.

Hauteskundeak: Donapaleuko hautagaier mikroa luzatu diegu
'Aitzina Donapaleu' zerrenda, Pettan Aizagerrek eramanik, Mayie Daguerren 'Donapaleu Elgarrekin' zerrendaren aurka. AITZINA DONAPALEU
Xarlot Etxeberri
2026/03/05 14:37

Martxoaren 15 honetan, bi lista lehiatuko dira Donapaleuko Herriko Etxea lortzeko. Amikuzeko hiriburuan 2 291 biztanle ziren azken biztanle kontaketan. Hori dela eta, Herriko Etxean, 19 hautetsi dira, eta haietarik batek Donapaleu ordezkatzen du Hirigune Elkargoan.

2020tik Charles Massondo da auzapez, lehen itzulia bozen %63rekin Barthelemy Agerreren aurka irabazi ondotik. 2026an ere bi lista izanen dira. Lehen zerrenda gehiengoarena da, « Aitzina Donapaleu », Pettan Aizager axuant ohiak eramanik. Charles Massondok kontseilari gisa segituko du, bere zerrenda ohiko seirekin batera.

 

Parean, “Donapaleu Elgarrekin” zerrenda aurkeztuko da, Mayie Daguerrek eramanik. 2020an kontseiluan sartu zen Mayie Daguerre, Massondoren lehen axuant gisa.  Alabaina, 2023an dimisioa eman zuen, kargualdi erdian, auzapezarekin topatutako desadostasun batzuen ondotik, bereziki urbanismo arloan eta xerri merkatuaren proiektuan. Martxoko hauteskundeetan, zerrendaburu aurkeztuko da, besteak beste, historikoki oposizioan ziren zazpi pertsonarekin.

 

Herriko bozak baino hamar egun baino lehen, gure mikroa luzatu diegu bi hautagaier. Euzkarazko eztabaidaren posibilitatea ez zenez posible, bakoitzari 25 minutu proposatu dakogu, haien programa eta ikuspundua partekatzeko, lau tematikaren inguruan: euskara eta kultura, urbanismoa eta etxebizitza, ekonomia eta turismoa, sozial arloko dinamika eta zerbitzuak. Mayie Daguerrek, onartu ondotik, azkenean errefusatu du proposamena. Pettan Aizagerrek gure galderer erantzun du.

Interesgarri izanen zaizu