Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak: Donibane Garaziko hautagaier mikroa luzatu dakotegu

Laurent Inchauspé "Donibane, denek bizi dezagun" listarekin aurkezten da bigarren aldikoz, eta parean "Donibane erne" listarekin aurkezten da Xabi Larre, azken sei urteak oposizioak pasa ondotik. Gure galderer erantzuteko parada eman dakotegu.

Hauteskundeak: Donibane Garaziko hautagaier mikroa luzatu dakotegu
Laurent Inchauspé eta Xabi Larre bi hautagaiak. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2026/03/12 19:00

Martxoaren 15 honetan, bi lista lehiatuko dira Donibane Garaziko herriko etxean sartzeko. Garaziko hiriburuan 1.487 biztanle ziren 2022an INSEEren azken datuen arabera. Ondorioz, herriko etxean, hamabost hautetsi izanen dira, eta haietariko batek Donibane Garazi ordezkatzen du Hirigune Elkargoan. Notatzekoa da azken herriko bozetan 1.500 baino gehiago zirela herritarrak, erran nahi baitu hemeretzi hautetsi zirela.


Donibane Garazi herri historikoa da. Turismoaren aldetik, 800.000 bisitari pasatzen dira urtean, horien artean 60.000 beilari inguru. Ikasle hiria da ere Donibane Garazi: lizeo, kolegio, eta lehen mailako ikastetxe guzien artean 1.300 haur baino gehiago eskolatuak dira hirian. Elkarte bizia ere aberatsa da 50 elkarte baino gehiagorekin. Ekonomia sailean, 300 bat enpresa ditu hiriak, gehienak zerbitzuen sektorean.


2020tik Laurent Inchauspé da Donibane Garaziko auzapeza. Bozen %55,20ekin irabazi zuen lehen itzulian, Xabi Larren aurka. Laurent Inchauspéren listatik hamabost kontseilarik lan egin dute azken sei urteetan, eta Xabi Larren listatik lauk.


Laurent Inchauspék 56 urte ditu, Donibane Garazin sortua, hostalaria ofizioz. Duela sei urte auzapez bilakatu zen baina erraten ahal dugu hala ere 2014an zela kontseilari bilakatu lehen aldikoz Alfontxo Idiarten gehiengoarekin. Aldi huntan, bigarren mandatu batendako aurkezten da, "Donibane, denek bizi dezagun" listarekin.

 

Xabi Larrek 46 urte, kinesiterapeuta eta osteopata. Donibandarra da ere betidanik. Hirugarren aldikoz presentatzen da Donibane Garaziko herriko bozetan. 2020an bozen %44,80a erdietsi zituen "Donibane erne" listarekin. Azken hamabi urteetan egona da oposizioko hautetsi. Izen bereko listarekin aurkezten da berriz ere.


Herriko bozen kanpaina bururatu aitzin, gure mikroa luzatu dakotegu bi hautagaier. Euzkarazko eztabaidaren posibilitatea ez zenez posible, bakotxari 25 minutu proposatu dazkogu, programa eta ikuspundua partekatzeko lau tematikaren inguruan: euskara eta kultura, urbanismoa eta etxebizitza, ekonomia eta turismoa, sozial arloko dinamika eta zerbitzuak.

Interesgarri izanen zaizu