Landibarre (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak: Landibarren Patrick Etchegarayren eta Filipe Maitiaren zerrendak lehiatuko dira

300 biztanle inguru dituen Landibarre herrian, bi zerrenden arteko lehia izanen da berriz ere.

Hauteskundeak: Landibarren Patrick Etchegarayren eta Filipe Maitiaren zerrendak lehiatuko dira
Landibarreko herriko bozetan Patrick Etchegarayren eta Filipe Maïtiaren zerrendak lehiatuko dira. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2026/03/04 11:24

2020an auzapez hautatua izan zen Patrick Etchegaray laborari eta sindikalistak bigarren mandatua eskuratu nahi luke aurten. Duela sei urte bezala, oraingoan ere parean izanen du beste zerrenda bat. Etchegarayk gehiengoarekin osatu du bere lista berria, herriko kudeaketari segida eman eta hasitako lanak bururaino eramateko xedez. 2020ko hauteskundeetan ere lehia izan zen, eta orduan oposizioan hiru hautetsi sartu ziren.

Patrick Etchegaray


Bigarren zerrenda Filipe Maitiaren gidaritzapean aurkezten da. Maitia bera 2020an Jean Etcheletek eramandako zerrendako kide izan zen, eta azken sei urteotan oposizioko hautetsia izan da. Aurten, bere taldearekin batera, herriaren etorkizunerako beste ikuspegi bat proposatu nahi du.

Filipe Maitia

Interesgarri izanen zaizu