Jatsu (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak : Jatsun Michel Aldacourrou oraiko auzapeza berriz partitzen da ondoko herriko bozetan

Donazaharre, Buztintze, Ainhiza, Sushuskune eta Irisarrin artean aurkitzen den herria da Jatsu. Azken urte hauetan garatzen ari dena.

Hauteskundeak : Jatsun Michel Aldacourrou oraiko auzapeza berriz partitzen da ondoko herriko bozetan
Michel Aldacourrou Jatsuko auzapeza - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/02/05 11:31

Garazi lurraldeko herri nagusietatik hurbil izanki, azken urte hauetan ainitz etxe berri eraiki dira Jatsun, eta herritarren kopurua emandatu da: gaur egun 200 herritar pasa kondatzen dira, 2000 urteetan 160bat zelarik.

Michel Aldacourrou da Jatsuko auzapeza, 2014an hartu zuen kargua. Eta bere agintaldi denboran herrian egin obra nagusien artean izan da plazan eta elizan freskatze obrak, elektrika harien lurperatzea, oinezkoko xendera baten idekitzea....

Oraiko herriko kontseiluak ondoko urteentzat proiektu batzu bidean lituzke : eliza eta Eskola deitzen den herriko sala artean, pentze bat erosia du herriko etxeak. Eta pentze hortan liteke ondoko urteetako proiektu nagusia; hala nola 4 etxe leku, aiseladirako josta gune bat haurrentzat, pik nik leku bat....

Michel Aldacourrou auzapeza eta kontseilari gehienenak herriaren gidaritzan segitzeko prest dira. Salbu 3, beste guziak berriz presentatuko dira ondoko herriko bozetan.

Interesgarri izanen zaizu