Hazparne (Lapurdi)

Hazparne: manifelstaldia Puyo agentziaren okupatzaileen sustenguz

Zazpi lagun auziperatu dituzte Hazparneko Puyo agentziaren okupazioagatik. Aiherrako Etxexuriaren salmenta salatzeko ekintzaren harira epaituko dituzte irailaren 30ean. Elkartasunez, mobilizazio eguna muntatu da irailaren 27an.

Hazparne: manifelstaldia Puyo agentziaren okupatzaileen sustenguz
Puyo agentzia okupatzeagatik epaituko diren zazpi lagunen sustenguz mobilizazio Hazparnen buruilaren 27an. IRULEGIKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/09/27 13:00

Aiherran saldu zen Etxexuria etxalde ohiaren harira sortu zen gatazka, 2024ko urtarrilean hainbat jendek Hazparneko Puyo etxebizitza agentzia okupatu zuten, bortizkeriarik gabe. Ekintza horren bidez, salmenta espekulatiboa salatu nahi izan zuten, eta Etxexuriaren egoeraren inguruko arrangura plazaratu.

Ekintza horrek ondorio juridikoak izan ditu: irailaren 30ean, zazpi lagun epaituko dituzte Baionako epaitegian. Akusatuei bi gauza egozten dizkiete: alde batetik, hitzordu “faltsu” baten bidez agentzia okupatu izana, eta bestetik, ADNA edo aztarna genetikoak emateari uko egitea.

Auzipetuek eta haien alde agertu den Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak auzia "maskarada hutsa" dela adierazi dute. Horren harira, irailaren 27an: 10:00etatik aitzina, Donoztiriotik Hazparnera abiatu den auto-karabana egin dute, eta Hazparnen manifestaldi batekin segitu. Auto-karakol operazioan 300 bat jende, 50 bat auto eta 10 bat traktore ikusi dira.


Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu