Heleta (Baxe Nafarroa)

Heletako Santa Katalina kabala feria azaroaren 21ean eta 22an eginen da

Heletako larrazkeneko kabala feria bi egunez iraganen da, azaroaren 21ean eta 22an, Zaldiak, behorrak, pottokak, astoak eta behiak izanen dira ikusgai, baita azken urteetan plazan agertzen hasi diren lamak ere.

Heletako Santa Katalina kabala feria azaroaren 21ean eta 22an eginen da
Heletako larrazkeneko feira. IRULEGIKO IRRATIA
Mattin Lerissa
2026/11/20 07:02

1750az geroztik, urtean bi kabala feria antolatzen dira Heletan: udaberrian, martxoko hirugarren igandean, eta larrazkenean, Santa Katalina egunaren inguruan. Azken hau kabala hazleentzat hitzordu garrantzitsua da, beren aziendak aurkeztu eta saltzeko parada eskaintzen baitu.

Lehen, larrazkeneko feria azaroaren 25ean egiten zen, Santa Katalina egunez. Azken urteetan, ordea, egun horri hurbilen zaion asteburura ekarri dute. Aurten, azaroaren 21ean eta 22an izanen da, Kabalak elkartearen antolakuntzapean. Egunen moldaketa horren helburua jende gehiago biltzea da.

Kabalen eta tresneriaren plaza

Larunbatean, goizetik hasita, zaldiak lerrokatuko dira Heletako plazan. Pottokak, behorrak eta zaldiak izanen dira, baita astoak eta behiak ere. Lamak ere ikusgai izanen dira, kabala mota berriago gisa. Kabalez gain, feria inguruan tresneria, traktoreak eta mahainak aurkituko dira.

Igandean, tokiko ekoizleen merkatua apailatuko da, barazkiak, gasnak eta erreximentak erosteko parada izanen da. 10:00etan zaldi handien lehiaketa eginen da. Parte-hartzaile andana espero da aurten. Inguruko ostatuek ere egun horietarako prestatutako janaldi bereziak eskainiko dituzte.

Interesgarri izanen zaizu