Hergaraiko feria Ahatsa-Altzieta-Bazkazane herriak harreratu du bigarren aldikotz.
Bi urtetarik egiten den Hergarai Bizi feriaren 9. edizioa Ahatsan iragan da buruilaren 21ean. Ez da usaian bezainbat jende hurbildu euriarengatik. Kabalen erakustaldian sei arraza desberdinetako 100 bat behi, ardi, zerri, zaldi izan dira, gasna lehiaketa, merkatua, artzain xakur xapelketa, adinekoen lekukotasunak film batean bildurik eta apairu finak Hergaraiko xefek prestaturik, horiek guziak musikak eta kantuek alaiturik.